Posta elektronikoa info@irrintzi.com
"Irrintzi de Iruña" peña 1950ean fundatu zuten eta Irrintzi eta Iruña futbol klubak izan zituen jatorri, horregatik jarri zioten izen hori. Hasieratik beltzez jantzi ziren, mendi aldeko jendearen oroitzapenean. 1953an bereizi ziren Iruña futbol taldea eta Irrintzi sanferminetako peña. San Agustin kalera aldatu zen azken hori eta horko egoitzako etxabean eta bi solairuetan peñaren sail guztiak zituzten.
1964. urteko apirilean Estafeta kaleko 23ra pasatu zen peña toki faltagatik. Lokala erosirik zuten arren, goiko auzokoarekin izaniko arazoengatik joan behar izan zuten handik, Carmen kalera hain zuzen. Hor lokal bat hartu eta egoitza bihurtu zuten. Lokal horretan peña finantzatzeko alokatzen duten taberna dago. 1971n estreinatu zuten eta bere jarduerek kirol kluba izatetik kultur eta kirol elkartea izatera behartu zuten.
1976an peñaren lehen mende laurdena ospatu zuten eta lehen peña-amnistia gertatu zen. Kolektiboan 25 urte horietan hainbat arrazoirengatik kanporaturiko kide guztiak berriro hartzean datza hori. 90eko urteetan lokala berritu eta gaur egun dagoen moduan utzi zuten eta bazkide kopurua handitu zen.
Futbolaz gain, mendia izan da peñan gehien landuriko jardueretako bat eta "El Bullicio Pamplonés" peñarekin txango egutegi bati eusten diote. Irrintziko kideek protagonismo handia izan dute festan ekitaldiak abiarazteko duten sormenagatik, 1965az geroztiko Struendoa da horren adibide. Peñakoek esan digutenez, ekitaldi hori 11:59an hasten da, RENFEko orduan, Iruñetik ateratzen diren eta Iruñera iristen diren trenen ordua gogoratu nahian.
Tradizioak dioenez, entzierroa baino lehen santuari egiten zaion kanta ofizialdu egin zuten egun ezagutzen dugun moduan, peñen zapiekin. Lehen, santuaren beste irudi bati kantatzen zitzaion, moja batek gaur egun Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritza den horretan zegoen Ospitale Militarreko leiho batera ateratzen zuenari hain zuzen. Brusa beltza janzten dute.
Suscríbete al boletín de noticias