Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Armonía Txantreana peña

Laguntzako Andre Maria kalea, z.g., +34 948 125 083

Ezaugarri bakarra peñako zapi bordatua dute, gainerakoa zuria. Peña honi zor zaio sanferminetan galtza eta alkondara zurien erabilera hedatzea. Beste peña batzuek 1932tik erabili zuten arren, Armonía Txantreanak hedatu zuen ohitura zenbait sanferminetan janzkera hori peñako bazkide guztiek batera aukeratu zutenean. 1956an sortuta, Iruñean auzo bateko lehen peña izan zen eta horrek gehiago sortzea eragin zuen. Hasieran Alegría Chantreana deitu zen eta gero, behin betiko izenera aldatzean, Txantrea Kirol Elkartean sartzea erabaki zuen.

1981ean peña elkartetik bereizi zen eta Félix taberna eskuratu zuen, zeinek jaiotzen eta gero hazten ikusi baitzuen. Han ospatu zituen 2006an bere bizitzako 50 urteak, zeinen lekukoa "Armonía, 50 años/urte" liburuaren argitalpenak utzi baitzuen.

Armonía Txantreanak jarduera pila bat egiten du sanferminetatik kanpo. 1961etik 1993ra bitartean mendi saila oso indartsu ibili zen eta Txantrea Mendi Taldea bereizirik eratu zenean bukatu zen. Peña honek, bestalde, ardo ekologikoen lehiaketa eta erraldoi eta buruhandien konpartsa antolatzen ditu, auzoko festetan aktiboki hartzen du parte eta Boscos Lehiaketan talde bat izaten du.