Posta elektronikoa: p.anaitasuna@yahoo.es
Anaitasuna brusako poltsikoan peñaren ezkutua eta zapi gorrian San Ferminen irudia eramateagatik bereizten da. 2009an bere 60 urteak ospatzen ari da. Ezen 1948an, "La perrera" tabernan, Anaitasuna futbol taldeko kideek motibaturik, izen bereko peña fundatu zuten sanferminak lagun eta ezagunen artean ospatzeko asmotan. 1949ko ekainera arte itxaron behar izan zen gainerako peñek Anaitasunari ongietorria eta oniritzia eman ziezazkioten.
Lehenengo bazkideak 40 izan ziren eta hasieratik peñak kirol elkartearen funtzionamenduarekiko bere autonomiari eutsi zion. Turrillas maisuari enkargatu zioten himnoa egitea eta lehen pankarta Luis Cíak margotu zuen.
Kide ospetsuen artetik Matt Carney amerikarra da aipagarria, zein Iruñera lehen aldiz 1950ean etorri zen María Pilar Lassak gonbidatuta. Anaitasunaren sanferminak ezagutu zituen eta nazioarteko hainbat hedabidetan azaldu zuen bere esperientzia. Hirurogeita hamarreko urteetan, Carneyk sanferminetako ohorezko zapi gorria jaso zuen egindako lanarengatik.
1971n, Anaitasuna peñak Informazio eta Turismo Ministerioak turismo merituari emaniko zilarrezko aipamena jaso zuen San Fermin festak sustatzeagatik.
Urrezko Pankarta saria ematen du. 2008an peñako kide Pedro Osinaga aktoreari eman zion.
Suscríbete al boletín de noticias