Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Alegría de Iruña

Lokala, Jarauta kaleko 61ean. Telefonoa, +34 948 227 115

Web orria: alegriadeiruna@yahoo.es, Posta elektronikoa: alegriadeiruna@yahoo.es

Alegría peña 1952an fundatu zuten Moto Club tabernan gazte batzuen bi ekimen fusionatzean, nahiz eta haien lehen sanferminak, pankarta eta guzti, 1953koak izan. Alde batetik, 1947an, Alde Zaharreko gazte talde batek Imoztarra peña eratu zuen, egoitza Kale Berrian zuen eta herri horretaraino joaten zen autobusaren izena jarriz. Futbolean aritzeko elkartzen ziren eta errondaila batekin dibertitzera joateko. Beste aldetik, futbol talde bat, Alegría izenekoa, San Agustín kaleko Arrizabalaga tabernan biltzen zen.

Haien lehen iniziatibak kirol alorrekoak izan ziren eta saskibaloi talde bat antolatu zuten, mendira joaten ohi ziren eta gastronomia zitak egiten zituzten. 1969an Alegría de Iruña izena jarri zioten peñari betiko. Lepoa, eskumuturrak eta poltsikoa gorriak dituen brusa berdea janzten dute. Eta zapi gorria, ezkutua bordaturik eta ertzean errematatzeko xingola berdea.

XX. mendeko 60ko urteetara arte peñaren egoitza soziala Or Kopon tabernan egon zen, zein, Calderería kalera aldatu zenean, Alegría taberna izatera pasatu baitzen. 1973an lokal berria inauguratu zuten Jarauta kaleko 8. zenbakian. 1978ko uztailaren 19an, sanferminetako gertaeren ondoren, lokal hori lehergailuz eginiko atentatu batek suntsitu zuen. Kalte guztiak materialak izan ziren. Jarauta kaleko 8. zenbakitik 61era aldatu ziren behin betiko eta hor 50. urteurren entzutetsua ospatu zuten 2003an.

Peñaren beste jarduera nabarmengarri bat karitate saila da, 1960tik jardunean. "Patata operazioa" da nabaria, hots, patatak biltzea gero Behartsuen Senidetxoei emateko. Hainbeste iniziatiba izanik, peñaren izen berria indartu zen: Sociedad Deportiva Recreativa Cultural Alegría de Iruña". San Fermin festetakoez gain, bestelako jarduerak ere gauzatzen dituzte, sukaldaritza eta euskal dantza ikastaroak esate baterako. Horrez gain, garagardoaren egunean aktiboki hartzen dute parte eta festa mexikar bat eta mus txapelketa antolatzen dituzte. Aurten 15 urte bete da sanferminetan Incansables txaranga peñarekin joaten hasi zenetik.