Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

7 de julio San Fermín peña

Jarauta 50 eta Manuel de Falla 17, behea. 31005. Iruñea. Telefonoa: +34 948 239 448

Posta elektronikoa: penasanfermin@terra.es

Peñaren historia bi zatitan banatu behar da. Lehenengoak 30eko urteetako jatorriak eta Bigarren Zabalgunean hazkundea hartzen ditu, eta bigarrenak, 1978ko San Fermin Txikito festetan Arrosadiarako lekualdatzea eta bertan izandako birfundatzea. Izan ere, hasieran kideek Lizarra kaleko lokal bat zuten elkargune eta kideak inguru horretako bizilagunak ziren. Guelbenzu kalera aldatu zirenean, bazkide kopuruan, jardunean eta dinamismoan hazi zen peña. Orain dela zenbait urte Manuel de Falla kaleko oraingo lokalera aldatu ziren.

Liburu batean dago peñaren historia bildurik. Josu Noáinek koordinatu zuen eta izenburua "S.D.R. 7 de julio San Fermín Historias en torno a la peña" du. 260 orrialdekoa da eta 1.000 argazki, kartel, diptiko eta pegatinetan islatzen du garai osoa.

Peña honek ezaugarri batzuk ditu oso berezko, ezen, beste batzuetan ez bezala, birfundatu zenetik hamar emakume ziren bertako batzordean. Lauki beltz eta zuriko brusa janzten dute. Anitz dira San Fermin peñan sanferminetatik kanpo egiten diren ekintzak, hala nola joaldun talde bat, hankaluzeak eta buruhandien konpartsa. Bestalde, martxo guztietan Jerezerako bidaia antolatzen dute entzierroan parte hartuko duten ganadutegietako batzuk ikustera joateko.