Izan ere, hauxe da beste zerbitzu bat beren Sanfermin eskaintzan: taberna fin batzuk, zezenetarako elkartu, kopak hartu, jan, edan eta gau guztian mozkortu eta dibertitzeko. Ia hogeita lau ordu egoten dira irekita.
Gainerakoan peñak ez dira hiriaren islada bat, ezta nahi ere. Ez dira 5.000 bazkide izatera ailegatzen. Baina udalarekin nekez eta dolorez negoziatzen ari direnean dirulaguntza murritx bat, beti gauza bat izaten dute beren alde: mundu guztiak dakiela festaren osagai ezinbestekoa direla.