Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Estruendoa

Estruendoa ere programaz kanpoko beste ekitaldi bat da.

Egun jakinik ere ez du izaten, gainera; astegun batean izaten da, jaiaren lehen eztanda pasa denean eta Iruñeko gaua lasaixeagotu denean.

Gauza berria da, baina aspaldi samarrekoa honez gero: duela gutxienez hogeita hamarren bat urte hasi ziren sanferminzale batzuk gau batean burrunba egiteko bildu ahala katxarro hartu eta Hiriari belarriak gortu beharrean jotzen.

Partehartzea librea da: hartu burrunba egiteko edozein traste (bonboa, danborra, etab.) eta Udalaren atzean azaldu gauerdiko hamabiak baino lehen. Hamabi-hamabietan Agur Jaunak jo eta hortxe aterako zaizkizu jo ahala joaz Iruñeko kaleetan barrena. Handik hiru-lau ordutara bukatzen da gauza San Cerninen "pocico" delakoan, erdi gortuta eta erabat kaskartuta (maiz gelditzen baitira bidean).

sanfermin 2012
     Instagram Pinterest