Orain dela urte batzuk hasi zen, gure ustez Jim Hollander fotografoaren foto bat jai programan atera zenean. Pobre de mi bukatutakoan, jendea San Lorentzoko elizara joaten da (santuaren bizilekua) eta elizako burdinetan peinelua eta kandela uzten ditu.
Lehenbiziko urteetan ez zegoen oso argi, riau-riau-an bezala, ganberrokeria zen ala errito bat. San Lorentzoko apezak urtero idazten zuen biharamuneko egunkarian kejatzeko izugarri kostatzen zaitzaiola zoruko argizaria garbitzea eta abar eta abar. Gaur gauza onartua da eta ehunka paineluk eta kandelak oso kolore berezia ematen diote San Lorentzoko ateari. Argizaria garbitzeko produkturen bat asmatzen dutenean, seguro hasiko dela programan azaltzen.