Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • © José Luis Saenz Ricarte

    © José Luis Saenz Ricarte

  • © José Luis Saenz Ricarte

    © José Luis Saenz Ricarte

Navarreríako iturria

Auskalo noiztikan eta zer dela eta, atzerri aldetikan Iruñeko sanferminetara heldutako atzerritarrek "erakargarritasun" berezia sentitzen dute gure hiriko oroitarri honengatik. Azkenenengo urteotan geroz eta arrakasta handiago jaso duen erritu basati honek ehundaka lagun biltzen ditu iturria kokatuta dagoen Nabarreria karrikan.

Barrenak ongi busti ondoren (garagardoa, kalimotxo edo beste edozein edaberekin), iturrira igo eta laupabost metroko altueratik euren burua botatzen dute, behekaldean dauden lagunek hartuko dituztela konfiatuz. Baina, noski, jende guztia zeharo edanda baldin badago, nork ziurtatzen du behean daudenek "fardela" hartuko dutela? Ba pentsatuko duzuenez, inork gutxik. Normalean sustoren batekin bada ere, iturri azpiko lagunek ongi erantzuten dute; baina gertatu izan da noizbait, arrazoi ezberdinak direla medio, istripu larriak gertatu direla eta iturritik salto egin duen pertsona elbarri gelditu dela. Nahiko latza da eta, gainera, horrelako kasuetan ez du bueltarik.

Girientzako ongi pasatzeko modu bat da, dudarik gabe, seguruenik beste inon egin ez dezaketen "basakeri" hau eginik primeran igarotzeko aukera. Beste batzuendako, berriz, sekulako astakeria da; burua arriskatzeko nahiko modu ergela. Auskalo, zenbaitzuk ere entzierroa txoru-kontua dela erraten dute, baina tradizioa denez... Garrantsitsuena, batean zein bestean parte hartu nahi izanez gero, arriskuak zeintzuk izan daitezkeen jakitea da. Modu horretan larritasun egoera batean zer egin jakinen duzu.