Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Jai Day III. Mardi Gras

Kukuxumusuk Sanfermin eta New Orleanseko inaute herrikoia elkartu ditu Iruñeko erdiguneko karrikak jazz erritmora zeharkatu dituen desfile jendetsu batean

Kukuxumusuk gaurkoan III. Jai Day-a (festaren eguna) ospatu du, New Orleanseko Mardi Gras-i omenaldia eginez. Bertan nagusi izan dira New Orleanseko inauteko ezaugarri bereizgarriak, hala nola; jazz erritmo bereziak, karroza erraldoi bat eta bertatik jaurtitako lepokoak, txanoak eta inauteetako mota guztietako materiala. Ehunka pertsonak parte hartu dute desfilean Iparramerikako inauterien edizio berezi bat ospatzeko Sanferminetan. Ekitaldia arratsaldeko 6:30ak aldera hasi da Estafeta karrikako Kukuxumusuren dendaren parean, sanferminetako eta Mardi Graseko gai batzuez apaindurik zegoen 10 metro luze baino gehiagoko karroza baten desfilearekin. New Orleansen egiten duten moduan, karroza Iruñeko erdiguneko zenbait karrikatik, tartean Ahumada dukea, Karlos III.a, Gazteluko plaza eta Sarasate pasealekutik abiatu da Mr. Dixie Jazz Band taldearen erritmopean.

Ekitaldian, eta New Orleanskoa berdindu nahian, 2.000 lepoko baino behiago, ileordeak, txanoak, aurpegi mozorroak, txilibituak, Kukuxumusuk okasiorako bereziki sorturiko marrazkia duten kamisetak eta inauteetako mota guztietako materiala jaurti da karrozatik. Eta bertan, karrozan igota, Kukuxumusuren sortzaile diren Mikel Urmeneta, Koldo Aiestaran eta Gonzalo Domínguez de Bidaurreta, egon dira, baita New Orleansetik zuzenean heldutako Arnie Fielkow, New Orleansko Udaleko zinegotzi eta presidenteordea ere; desfilearekin bat egin duen ehundaka lagun agurtuz.

sanfermin 2012
     Instagram Pinterest