Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Jai Day II. Octoberfest

Kukuxumusuk Sanfermin eta alemaniar festa herritarra elkartu ditu bavariar estilo huts-hutseko ekitaldi batez

Kukuxumusuk gaurkoan II. Jai Day ospatu du, Munich-eko Oktoberfest-i omenaldia eginez. Bertan nagusi izan dira saltxitxak, garagardoa eta bavariar estilo peto-petoko estetika, sanferminetako jai-giro umoretsuan, eta horrelaxe berretsi dute Nafarroa Oinez-en txokora hurreratu diren pertsona asko eta askok. Ekitaldiak eguerdiko hamabi eta erdiak pasata hasi dira, Iruñeko Alde Zaharreko karrikak zeharkatu dituen biribilketa batez, eta hortik Takonera parkean dagoen Nafarroa Oinez-en Txokora abiatu dira. Bertan, Happy Bavarians alemaniar taldearen musika-girotzea aitzakia, estreineko garagardo bukoiaren irekiera tradizionalari ekin zaio, "O 'zapft is!" oihukatuz, Munich-eko festan egin ohi den modura.

Ondoren hasi dira Lowenbräu garagardotik mila litro eta ehunka saltxitxa bavariar zerbitzatzen eta hortxe hasi da festa bertara bildu den jendearentzat. Horretara gerturatu direnen artean, Kukuxumusuren sortzaile diren Mikel Urmeneta, Koldo Aiestaran eta Gonzalo Domínguez de Bidaurreta, Alemaniak Donostian duen Ohorezko Kontsul Paul Schröeder eta sanferminetan diren alemaniarren ordezkapen jendetsua izan dira. Esparru osoa bavariar estetikaren arabera apainduta zegoen, Oktoberfest-en bezala, mundu osoko festa ezagun eta bisitatuenetako bi hauek batu dituen ekitaldi deigarri horretarako. Happy Bavarians taldearen ekitaldiak musikaz giroturik, bertaratuek denetik dastatu ahal izan dute, jenero guztia prezio onean saldu baita.

   Menéame
    Instagram Pinterest