Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Jai Day I. La Tomatina

Kukuxumusuk hirurehun kilo tomatez elkartu ditu mundu osoko festa nagusietako bi, "Jai Day" izenekoaren lehen edizioan

Festa giro bizian, Bunyoleko Tomatina kutsuz eta Castello-tik berariaz ekarritako 300 kilo tomateri esker, gaur goizean Iruñean "Jai Day" (jai eguna) izenekoaren lehen edizioa ospatu da. Ekimen horren bitartez, Kukuxumusuk urtero-urtero mundu zabaleko jai-ospakizunei abegi egin nahi die, Sanferminetan presentzia izan dezaten, festa unibertsalaren kontzeptua omendu eta aintzat hartzeko helburuz. "Jai Day" horren lehen edizio honetarako Kukuxumusuk Bunyolen (Valentzia) ospatzen den Tomatina festa aukeratu zuen. Bertan urtero berrogei bat mila lagunek elkarri tomateak botatzen dizkiote herriko kaleetan, etengabe. Oraingoan, tomate zaparrada Sanferminetan suertatu da, Iruñeko Errotxapea auzoko lautada batean. Bertara ehuntxo bat lagun hurbildu dira, tartean Bunyoletik zuzenean etorritako delegazioa, Fernando Giraldós alkatea buru zelarik.

Eguerdiko hamabietan eta bi festetako ordezkariak elkarturik, Bunyoleko alkateak megafonoa eskuan hartuta, bertaratukoei Tomatinak nola funtzionatzen duen azaldu zien, abuztuan ospatzen duten ekitaldi hartan ahalik eta zehazkien imitatzeko hemen. Giraldós-ek gogoratu zuen tomatea zuzen botatzeko, oso garrantzitsua dela bota baino lehen eskuarekin ongi zanpatzea. Azalpenak amaiturik, Kukuxumusuko zezen urdinak, Sanferminetako ikono behinenetako bat den heinean, aurreneko tomatea jaso eta, horrela, Bunyoleko alkateak ekitaldia hasitzat eman zuen. Giro sano, partaidetzaz eta, batez ere, alaitasunez, bertara bildutakoen Sanferminetako jantzi zuriak pixkanaka hirurehun kilo tomatez gorritu ziren. Bertatik igarotzen zirenek konplizitatez begiratu eta, luze gabe, Valentziako festa Iruñeko Sanferminetan ospatzen ari zela ulertzen zuten.

Ekitaldia bukaturik, Kukuxumusuko zuzendari sortzaile Mikel Urmeneta gustura agertu zen ekitaldi sinbolikoak bildutako arrakastaren aurrean. Horren bitartez, Sanferminetako festekin hertsiki loturik dagoen enpresa horrek, "munduko beste txoko eta bazterretan ondo pasatzeko egiten diren partaidetzazko ekitaldi herritar batzuk ere ezagutu eta ezagutaraztea" nahi zuen. Fernando Giraldós Bunyoleko alkateak, bere aldetik, Kukuxumusuri eskerrona agertu zion horrelako ekimena sortzearren, horrela, azken finean, ongi pasatzeko irudimen handiko hainbat forma desberdin elkartzea baita.

Ver Noticia

    Instagram Pinterest