Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • incordion 2008

    incordion 2008

  • incordion 2008

    incordion 2008

  • incordion 2008

    incordion 2008

"Amorratzailearen" eguna

Bost urte amorrarazten eta dagoeneko seigarrena eta ondorengoak prestatzen ari dira...

100 pertsona baino gehiago elkartzen dira "amorrarazteko" helburuarekin, bururatzen zaien modu onenean amorrarazteko. Eguna aldatu daiteke baina iaz uztailaren 8an ospatu zen eta hamaiketakoa hartu, edan, jan, edan, ondo pasa, edan, kalejiran irten, edan eta zezenketa birsortuz ospatu zuten eguna. Ikuskizunaren onuran aldaketak egon daitezke eta denak era berean jantzita doaz. Ez badirudi ere, edatea ez da taldearen ezaugarri berezkorik, Sanferminetako ezaugarri komuna da. "Amorratzailearen" eguna ospatzen dutenak ez dira talde endogamiko bat eta nahi duenak beraien kale-parrandarekin bat egin dezake.

Momentu berezienetako bat Gaztelu plazan antolatzen duten gezurrezko zezenketarena da. Denetarik du: zezena, toreatzailea, pikadorea,... Gainera, umore onaz eta musika onaz apainduta. 2007. urtean berrikuntza moduan, hainbat kirolariri "AMORRATZAILE" sariak banatu zizkieten. Denboran biziraun nahi duen eta ezagutu beharreko erritoa da.

2008an, lagun hauek bi pisuko autobus batera igo ziren lehiaketaren bat irabazi izan balute bezala. Javitron Dj-ren erritmoari jarraikiz zalaparta ederra antolatu zuten Iruñean zehar eta nahikotxo aditu zen bere burrunba. Egunez egun gero eta gehiago zirikatzen dute eta gero eta jende gehiago katigatzen dute.