Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Espartinaren Dantza

Espartinaren dantza beharbada munduan izaten diren dantzaldietarik goiztiarrena da

Goizeko bederatzietan hasten da, egunero, eta Casino Principalean egiten da, Gazteluko plazako 44 zenbakiko lehenbiziko solairuan.

Funtsean, dantzatzean datza, izenak berak dioen bezala. Batzuentzat, goiztiarrenentzat, jaiki edo entzierroa ikusi ondoren egiten duten lehendabiziko zerbait da; beste batzuentzat, gautxorienentzat, parrandan jarraitzeko beste era bat gehiago da.

Izenaren jatorria zera da, orain dela anitz urte, ohitura hasi zenean, jendea entzierroaren ondoko dantzaldira espartin herrikoiak oinetan joaten zela, hori duela zenbait hamarkadatako Iruñean oso oinetako ohikoa baitzen.

Ekitaldian hiriko izenik finenetako batzuk biltzen dira. Hori ez da ezustekoa, sartzea ez baita erraza. Izan ere, beharrezkoa da Casinoko bazkide izatea edo Casinoko bazkide batek zu aferan parte hartzera gonbidatzea. Merezi du saiatzea, Jarauta edo San Nikolas karriketan aurki daitekeenaz bestelako giro mota ezberdin samarra ikusteagatik bada ere.

1999az geroztik Casino Principalak, bestalde, “Ohorezko espartina” saria ematen du, urte bakoitzeko entzierrorik hoberena aitortzeko.

    Instagram Pinterest