Sanfermin.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Baratxuriak

Baratxurien plazak Errekoleten plaza du benetako izena. Baina ohikoa da jende askori baratxurien plaza deitzen entzutea.

Sanferminetan oraindik han jartzen diren postuetan baratxuriak saltzen direlako gertatzen da hori, eta plazak izendapen ofizialik 1974a arte, Udalak erosi zuen arte, izan ez zuelako. Izen ofiziala, Errekoletena, plazako buru Agustindar Errekoleten komentua izateari zor zaio, baina ikatzarena eta baratxuriena ere esan izan zaio, bertan izaten ziren merkatariengatik.

San Fermin festetan baratxuriak saltzea gain behera etorririko tradizioa da, ezen XX. mendeko berrogeita hamarreko eta hirurogeiko urteetan, esaterako, 26 etxetxo ere jartzen zen. Eskaera handiak posturik hoberenak lortu ahal izateko enkantea egitera behartzen zuen eta 1967an 42.000 pezeta ere ordaindu zuten haietako hoberenarengatik.

Mutilek baratxuri txirikorda osoak erosten zituzten eta gero lepoan eramaten zituzten festetan. Gainera, ohikoa zen jatorrizko herrira opariko baratxuriak eramatea, zein gero kontsumitu arte sukaldean zintzilik egoten baitziren.

Lehengaia orain handizkariak ekartzen duen tokitik etortzen da baina Corellako eta Falcesko baratxuriak oso ospetsuak izan dira. Familia handi batzuek hartu dute parte ohitura honetan, Izquierdotarrak eta Martíneztarrak adibidez. Tuterako Pedro Martínezek jarraitzen du sanferminetara bere txirikordekin etortzen.

   Menéame
    Instagram Pinterest