Sanferminetako musika, ezer bada-eta, txaranga (kaleetatik dabiltzan musika bandak) musika da: metal eta bonboa galanki eta dezibelioa suelto: peñen musika, alegia. Enpo egin arte adituko duzu txunta-txunta klase honetatik. Festa bukatu eta egun askotara ere, oraindik bonbo baten hotsa adituko duzu buru barrenean.
Peñen himnoak dira txunta-txunta honen pieza nagusia; ezin ahituzko kemenaz jotzen dituzte gau eta egun, bereziki zezen plazako eguteran eta peñen ateraeran: hortxe dago musika klase hau bere bere pilpilean. Estilo berekoak dira Sanferminetako beste kanta eternal guztiak: Astrainen baltsa, el carrico del helao, quinto levanta, patrones cabrones... eta sail luze bat. Hauxe dugu benetako SF soinua: bonboa eta deihadarra. Belaxkeriarik gabe.
Peñak non entzun
Peñek egunero kurritzen dute Iruñeko parte zaharra musika joaz (6aren gauean ez): bereziki Jarauta kalean eta inguruetan barrena, goizeko ordu txikietara arte kale osoa dantza batean jarriaz: peña baten musika gorgarriaren erdian erotu beharrean dantza egitea Sanferminetako esperientzia handietako bat da: berritu egiten zaitu.
Peñak ez ezik, txaranga asko egoten dira, udalak kontratatuak edo subentzionatuak. Musika klase bertsua jotzen dute, agian hobekixe joa, baina gatz gutxiagorekin. .
Suscríbete al boletín de noticias