Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Jim Hollander

    © Jim Hollander

  • © Mikel Lasa

    © Mikel Lasa

Dianak

Sanferminetako "iratzargailua"

Pamplonesak (Udalaren musika banda) Iruñeko alde zaharretik egunero egiten duen ibilbideari horrela deitzen zaio. Udaletxetik irteten da goizeko 6'45ean eta Sanferminetako popurriak eta horrelakoak joz.

Dianetan kolore guztietako jendea ikusten da: batetik ernatu berri-berriak: entzierroan parte hartu behar dutenak, familiak beren umeekin, eta oro har goiztar-jendea, garbi eta europeo; bestetik gaupasaren hondakinak: matxakatuak, afonikoak eta balantxakariak, mozkorraren azken orratzak kendu nahirik "kinto levanta tira de la manta" kantatuz zintzurra urratzen (dianetako kanta tipikoa da hori). Ez galdu dianak egun batean.

Dianen ibilbidea (6:45etatik 7:30eara)

7an: Txapitela, Gazteluko plaza, Pozo Blanco, Zapatería, Calceteros.
8an: Calceteros, Zapatería, San Anton, Taconera, kale Berria.
9an: kale Berria, San Frantzisko plaza, San Miguel, San Anton, Zapatería, Calceteros.
10ean: Merkatuko kalea, Aldapa, Navarrería, Katedrala, Dormitalería, Xabierreko jaitsiera, Compañía, Curia, Mañueta, Burgoen plaza.
11ean: San Saturnino, kale Nagusia, Errekoletak, San Frantzisko, San Frantzisko plaza, Ansoleaga, San Saturnino.
12an: Txapitela, Gazteluko plaza, Pozo Blanco, Zapatería, Calceteros.
13an: kale Berria, San Frantzisko plaza, San Frantzisko, Campana, S. Saturnino.
14an: Merkatuko kalea, Aldapa, Navarrería, Mañueta, Burgoen plaza.

musica de sanfermin
Suscríbete al boletín de noticias