Binaka joan behar da, dantzaren parte anitzetan bikoteka egiten delako. Larrain dantza oso ezaguna eta herrikoia da, aldi berean jende pilak egin dezakeelako. Borobilean egiten da, Gazteluko plazako kioskoaren eta bertan melodiak jotzen dituzten gaitarien inguruan.
Larrain dantza sei elementuz osatua da eta horietako bakoitzak bere soinua eta koreografia berezia ditu: katea, jota zaharra, balsa, fandangoa, bolerak eta karrika-dantza. Gaitariak melodia hastean, bikotekide batek zapia ematen dio besteari eta, "katean" helduta, dantzari guztiak bueltak ematen hasten dira. Dantza zuzentzen duen bikotea gelditu egiten da eta, zapia altxatuz, gainerakoak pasatzeko arkua egiten du. Fase hori bukatuta, jota egiten da -oso dantza bizia-, gero balsa, fandangoa eta bolerak. Bukatzeko, karrika-dantza egiten da.
Bideo erakusgarria ikusi. (Iturria: Gran Enciclopedia Navarra)