Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Dianak

Sanferminetako "iratzargailua"

Pamplonesak (Udalaren musika banda) Iruñeko alde zaharretik egunero egiten duen ibilbideari horrela deitzen zaio. Udaletxetik irteten da goizeko 6'45ean eta Sanferminetako popurriak eta horrelakoak joz. Dianetan kolore guztietako jendea ikusten da: batetik ernatu berri-berriak: entzierroan parte hartu behar dutenak, familiak beren umeekin, eta oro har goiztar-jendea, garbi eta europeo; bestetik gaupasaren hondakinak: matxakatuak, afonikoak eta balantxakariak, mozkorraren azken orratzak kendu nahirik "kinto levanta tira de la manta" kantatuz zintzurra urratzen (dianetako kanta tipikoa da hori). Ez galdu dianak egun batean.

Dianen ibilbidea 2010 (6:45etatik 7:30eara)

7an: Chapitela, Plaza del Castillo, Pozo Blanco, Zapatería, Calceteros.
8an:  San Saturnino, Mayor, Recoletas, San Francisco, Plaza S. Francisco, Ansoleaga, San Saturnino.
9an: Nueva, Plaza del Consejo, Zapatería, Calceteros.
10an: Calceteros, Zapatería, San Antón, Taconera, Nueva
11an: Mercado, Aldapa, Navarrería, Dormitalería, Bajada de Javier, Compañía, Curia, Mañueta, Mercado.
12an: Chapitela, Plaza del Castillo, Pozo Blanco, Zapatería, Plaza del Consejo, Plaza S. Francisco, Campana, San Saturnino.
13an: Nueva, Plaza S. Francisco, San Miguel, San Antón, Zapatería, Calceteros.
14an: Mercado, Aldapa, Navarrería, Mañueta, Mercado.