Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Mikel Goñi. Un músico de La Pamplonesa sortea el vallado del encierro para acudir a las Dianas.

    © Mikel Goñi. Un músico de La Pamplonesa sortea el vallado del encierro para acudir a las Dianas.

  • La Pamplonesa en una Diana en 2005

    La Pamplonesa en una Diana en 2005 "se puso los cuernos"

Pamplonesa

Iruñeko musika bandak Riau-riauan, dianetan, prozesioan eta zezenketetan hartzen du parte sanferminetan

La Pamplonesaren aurretik, hiru banda militar ziren Iruñean musika "martxaren" arduradunak. Regimiento Almansa nº 18, Regimiento de América nº 14 eta Regimiento Constitución nº 29. 1919an, Silvanio Cervantes, Manuel Zugarrondo eta Vicente Sádabak Udalari azaldu zioten militarrez eta hiriko beste zenbait musikariz banda misto bat sortzeko ideia. Udalak ideia onartu zuen eta Musika Akademiako ikasgela bat utzi. Handik gutxira ukatu zien lokala banda zuzentzeko arazoak sortu zirela-eta. Orduan musikariak beren tresnekin Sarasate pasealekura joan ziren protesta egitera, beste toki bat Compañiako eskoletan eman zieten arte.

1919ko irailaren 24an eratu zen "La Pamplonesa" eta presidentea Vicente Sádaba, presidenteordea Manuel Zagarrondo eta zuzendaria Silvanio Cervantes izan ziren. 37 musikariko talde horri Banda de Música de Pamplona "La Pamplonesa" deitzea erabaki zuten. Lehen emanaldia urriaren hamaikan izan zen. Banda Iruñean zehar ibili zen pasodoble batekin eta jota batekin. La Pamplonesaren lehen sanferminak 1920koak izan ziren, Udalak festetarako kontratatu baitzuen. Kalean egiteko antolaturiko ekitaldi guztietan hartu zuten parte: suzirian, riau-riaun, dianetan, prozesioan... eta kontzertu batzuk eman ere egin zuten Taconera parkean.

Iturria:http://www.bandapamplonesa.com/
Canal You Tube

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias