Kamisetarekin zetozen betaurrekoei esker, Mikel Urmenetak eta bere 3D marrazkilari taldeak eginiko irudiak ikus zitezkeen. Entzierroa osatzen zuten pertsonaiak ezagun eta esanguratsuak ziren: markaren hiru sortzaileak -Koldo, Txomin eta Mikel-, urteko giriak, Cano argazkilaria eta beste aunitz.
Jai Day, Oktoberfest omenduz
2010eko Jai Day-k uztailaren 8an Takonera parkean Nafarroa Oinezek duen karpan Oktoberfest alemaniar jaialdia oroitarazi zuen, Munichen egiten den parrandaren antzekoa ospatuz. Happy Bavarian taldeak bere musikarekin ekitaldia girotu zuen eta bertan mila litro garagardo eta ehun kilo saltxitxa kontsumitu ziren.
Chiyoshi Sugawara, Urteko Giria
Chiyoshi Sugawara 1020 Urteko Giriak saria jaso zuen hilaren 10ean, bere lagunekin eta beste giriekin batera. Argazkilari japoniarrak Iruñea sanferminetan bisitatu, argazkiak barra-barra egin eta festarekin duen harreman hertsia gogora ekarri zuen: Txupinazoan ez du kale egin azken 20 urteotan.
Antonio Lana, autor de la mejor fotografía erótica de 2010
Antonio Lana Salinas, fotógrafo pamplonés de 56 años, ha ganado el IV Concurso de Fotografía Erótica que organizan Kukuxumusu y Playboy a través de Sanfermin.com. Su imagen recoge un instante posterior al Chupinazo de 2010 en el que una chica se contonea sensualmente, manchada de vino, ante la mirada absorta de dos admiradores que la fotografían y contemplan la escena.