Kukuxumusuk 2009ko sanferminetan prestatu zuen ekitaldi nagusia "Jai Day" ekimena izan zen, zeinean Marrazki Fabrikak Iruñeko festetara munduko beste festa handi batzuk gonbidatu nahi baititu festa unibertsalaren kontzeptua omendu eta aitortzeko asmotan. Lehen ediziorako, Tomatina aukeratu zuen Kukuxumusuk, Buñolen egiten den festa, non urtero, 40.000 bat lagunek parte hartuz, Valentziako herri horretako kaleetan tomateak elkarri botatzen baitizkiote.
Frank Taylor, urteko Giria
Kukuxumusuk Frank Taylor izendatu zuen 2009. urteko Giria. urteko Giria. Egoitzaz aldatu ginen, Don Pablotik Europara, eta dena oso ongi atera zen. Taylor ingelesa da, Dogmersfield-koa, Frank peñaren kide fundatzailea da eta 1969tik etortzen da Iruñera familiarekin San Fermin festetara. Urte horrez geroztik egin zuen lasterka entzierroan 1993 arte. 62 urterekin utzi zion egiteari.
Bihurgunea
Mikel Urmenetak eta Kukuxumusuk 2009ko sanferminetarako proposatu ziguten urteko kamisetaren marrazkia La Curva -bihurgunea- deitu zen. Entzierroek protagonizaturiko kamisetei beste bira bat emanik, aurten begiradak Mercaderesko bihurgunera jotzen du, ibilbideko toki nagusi horretara. Marrazkiak izozten duen instantean, edozein entzierro izan daitekeelarik, ezin da lasterkarien eta zezenen artean bereizi eta jende guztia ikus daiteke poliki argazki bat edo muki bat ateratzen, zerura begira, zezenen zain edo lo.