2006ko Sanferminetarako kamiseta nagusiak airetik ikusitako entzierro bat irudikatzen zuen, jantzia goitik behera zeharkatzen zuen lasterketa batean. Perspektiba gehiago eman nahi izan genion, hainbat efektu erabiliz, hala nola adarkatutako korrikalariak edota zezenen itzalek sorrarazten dituztenak. Gure lanaren bilduma egiten duten horien artean harrera polita izan zuen.
Hartaz gain beste bi kamiseta benetan bereziak egin genituen. Batean Iruñeko Peñei gorazarre egin genien, eta bestearekin Ernest Hemingwayren "Fiesta" ("The sun also rises") liburuaren 80. urtemuga ospatu genuen.
Sanfermin hasi baino egun gutxi batzuk lehenago, Mikel Urmeneta gure sormen zuzendariak aizkolari batekin Suediara bidaiatu zuen "Urteko Giria" saria banatzeko. Saritua Lars Ingvar Jungefors izan zen, duela 30 urte Sanferminen zale amorratua den suediarra, aizkora fabrika bateko zuzendari Storvik haren sorterrian. Giri Dayk hamar urte bete ditu.
"Entzierrometro" delakoaren aurkezpenak ere ikusmin handia sortu zuen. Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean sortutako proiektu honek korrikalari batek entzierroaren lasterketa hasi aurretik nolako arriskuari aurre egin behar zion neurtzeko balio zuen. Albistegi ugari gure programa informatikoaz jardun ziren.
Polemika entzierroen eta zezenketen amaiera eskatzen duen PETA elkartearen giza entzierrorako (larru gorritan) egin genuen marrazkiak eragin zuen.
Suscríbete al boletín de noticias