Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • Mikel Urmeneta y Lore Monning

    Mikel Urmeneta y Lore Monning

  • La Pamplonesa

    La Pamplonesa 2003

2005

Mr. Testis lehen aldiz atera zen balkoietara, Lore Morning 2005eko Urteko Giria izan zen eta Pamplonesak "adarrak hartu zituen"

2005eko "Beeencierro" izenekoak sanferminetarako bereziki egiten diren kamisetetan aldaketa nabarmena ekarri zuen, ezen marrazkiak, aurreko urteetan ohi bezala jantziaren erdian agertu beharrean, oraingo honetan kamisetaren behe partea hartzen zuen, aitzinetik zein gibeletik. Hartan ardi korrikalari batzuk sakabanatzen ziren adar horizko zezen urdinetatik ihesi eta batek bular alderaino salto egitera iristen zen zezen batek adarkaturik. Aurtengo bildumak bazituen beste hainbat modelo berritzaile ere, hala nola kirol kutsuko "Team" poloa.

Kamisetak gora kamisetak behera, Kukuxumusuk bere "Urteko Giria" saria Lore Monning iparramerikar andreari emateko beta izan zuen, baita La Pamplonesa udal musika-banda zezen eta behi maskaraz mozorrotzeko eta Bluetooth teknologia baliatuz sanferminei buruzko segapotoetarako gida bat sortzekoa.

Horretaz gain, hiri erdiguneko zenbait balkoi eta terrazatan azaldu ziren Kukuxumusuko zezen urdin erraldoiek zeresan handia eman zuten bederatzi festa egunetan zehar. A! Eta Microsoft ere Kukuxumusu jantzi zen egun horietan