2004an Kukuxumusuk "pilaketa" bat jarri zuen urteko kamisetan. "Gizaki Plazan" egindako sarrera kaotikoa irudikatzen zuen, eta bertan, sei lasterkari basatik zezen ikaratuak erasotzen zituzten haginkadaka. Gainera, Marrazki Fabrikak beste kamiseta bat egin zuen Erraldoien eta Buruhandien konpartsa omentzeko.
Josemiguelerico eta Laranchala errege erreginak, Amona eta Alkatea buruhandiak eta Caravinagre eta Berrugas kilikiak elkarrekin izan ziren lehenengo aldiz kamiseta batean. Modelo horren bi ale erraldoi ere egin ziren, eta bi erraldoik erakutsi zituzten dantzetako batean. Galtzontziloek, kuleroek eta tangek ere izan zuten lekutxo bat sanferminetarako bilduma berrian.
Azkenik, Kukuxumusuk "Guiri Day" izenekoa antolatu zuen berriz ere; bertan sanfermin jaietako bisitari atzerritar batzuk elkartu ziren. Urteko Giriari emandako saria -aurten sortu den saria da Puerto Ricokoa den eta Australian bizi den Carmen Aliceak eraman zuen.
Eta azkenik, 2004ko festa hauetan, Mikel Urmenetak, Kukuxumusuko sormen zuzendariak, eta Marta Coronadok, Marrazki Fabrikan duen laguntzaileetako batek, egindako kartela aukeratu zuten festak ofizialki iragartzeko.
Suscríbete al boletín de noticias