Ba 15 urtez parrandan ibili ondoren, eta aldi berean, intuizioz, egonezinez, irudimenez, etorkizun ikuspegiz eta hainbat gauza gehiagoz beteriko 15 urteren buruan, Maisonnave hotelak omenaldia egin zion Marrazki Fabrikari Sanferminetan duen garrantzia eta lekua onartuz.
Urte honetan Kukuxumusuk ·Fauna· kamiseta aurkeztu zuen, bertan aurkitzeko hainbat kontu ezkutatzen dituena. Marrazki Fabrikak 2003an eginiko ekimenen artean, aipatzekoa da Estafeta kaleko Kukuxumusu dendan jarritako erlojua, hurrengo Sanferminetarako orduak, minutuak eta segunduak zenbatzen dituena.
TVE-n entzierroak eman zirenean web orriaren publizitate spota ere estreinatu zuen. Era berean, Kler enpresaren esku, "con una media y un calcetín" kanpaina merkaturatu zuen jaietako galtzerdia eskainiz...
Suscríbete al boletín de noticias