Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    primer calendario fotográfico

  • sanfermin.com

    screensaver underwater

2001

Sanfermin.com kamiseta egin zen zezenei hozkaka jarraitzen zieten ganadutegi suharretako lasterkarien entzierroan

Eszena Estafeta kaleko dendaren aurrean kokatzen zuen 1998ko keinu publizitarioarekin gertatu bezala, 2001ean Kukuxumusuk are bihurriagoa egin zuen eta eszena sanfermin.com bere web orriaren barnean kokatu zuen. Nabigazio ikonoak jaiaren sinbolo tipiko bihurtu zituen eta 1995eko "Castiella" kamiseta ospetsua berrinterpretatu zuen. Eszena dendaren atarian kokatzen zen baina haren xehetasunak ezabaturik ziren, txistea eta "omenaldia" bere web orrian kokatzeko.

Urte hartan Kukuxumusuk kamiseta integralak, eta maskarak ere egin zituen. Eta baita munduari bira eman dion ur-azpiko entzierroa irudikatzen duen pantaila babeslea ere. Era berean, aurreko urtean sanfermin.com eremuan agerturiko entzierroaren argazkirik hoberenekin uztailetik uztailerako egutegia ere argitaratzen hasi zen

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias