Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    portada video + pañuelo

  • transmisión encierros

    sanfermin.com

2000

Martetarren inbasioa zezenen ibilbidean eta bideoz editaturiko entzierroa

2000. urtean kutsu futurista zuen zerbait egin beharra zegoen eta horretarako, hoberena, entzierroaren erdian martetar inbasioa zen. Eta gertatu beharrekoa gertatu zen: ehunka martetar-berdeska zezenek harrapaturik. Inbasioa egiten saiatzeko egun okerra, ordu txarra eta leku desegokia.

Kukuxumusuk urte hartan atera zuen estreinakoz TVE-k grabaturiko entzierro guztien bideoa eta sanfermin.com eremuan den online dendan saldu zuen. Hori beste ideia on bat izan zen.

Urte hartan saldu ziren produktu guztien artean, arrakasta berezia izan zuen "Sanfergol" zapiak, Kukuxumusuren estiloan Osasuna zoriontzen (kanpotarrak baldin bazarete, Iruñeko futbol taldea) eta Sanfermin baloi batekin agertzen zuena.