Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    Mogollón + Estampida 1999

  • sanferbull

    Sanferbull 1999

1999

Lasterkari eta zezenentzako San Fermin festak, hondartza, surfa eta parranda Surferminen, Kukuxumusuk 1999rako eginiko proposamena

Ezer berria egiterik ez zegoela zirudienean, Kukuxumusuri bonbilla piztu zitzaion. Orduko hartan Iruñeko jende askoren ohiko gatazka ebazten saiatu zen: Sanferminetan gelditu gibela jorratzen ala hondartzara alde egin lasai-lasai egotera? Kukuxumusuk bi aukeretan oinarrituz "Surfermin" ideia sortu zuen, izan ere, uhin arteko entzierro atipiko samarra. Jada ez zegoen aitzakiarik ez eta zalantzarik, aldi berean itsasoaz eta jaiez gozatzea zegoen. Korrikalariak zakila agerian agertzea kritikatu zuenik ere izan zen, aldiz, inork ez zuen txintik esan zezenen barrabilei buruz.

Urte hartan Kukuxumusuk "Sanferbull" asmatu zuen, zezenketetan zezenei laguntzen saiatzen zen santu bitxi samarra. Era berean, arrakasta handia izan zuten "Mogollón" eta "Estampida" kamisetek ere, azken hau Leo Espinosa artista kolonbiarraren kolaborazioa izan zen.