Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    Mundua 1997

  • sanfermin.com

    sanfermin.com, primera edición

1997

Ulertu gabeko kamiseta eta sanfermin.com-en sorrera, festaz dena jakiteko gida osatua

Hauxe izan zen Kukuxumusuren porrot handi bakarra, oso jende gutxik ulertu zuen eta batez ere, gutxiri gustatu zitzaion kamiseta nahiko kritikoa egin baitzen. Entzierroaren erritu tradizionala eta Nabarreria kaleko iturritik behera jauzi egiteko bat bateko oraingo ekitaldia alderatzen ziren. Bigarren aukeratzat atera genuen "Mundua" kamisetak izan zuen arrakasta gehien.

Baina urte hartan Kukuxumusurentzat oso-oso garrantzitsua izan zena sanfermin.com web eremua sortzea izan zen: jaiei buruzko oso gida osatua, argazkiz, iruzkinez, argibide erabilgarriz, eta abarrez betea, izan ere, informazioa ematea besterik nahi ez zuen orria, Kukuxumusu Sanferminekin lotu eta markari prestigioa emateko asmoz. Eta zer dela eta erregistratu zuen Kukuxumusuk sanfermin.com eremua? Garaiz ibili zelako.