Urte hartan Kukuxumusuk bi kamiseta oso bitxi atera zituen. Bata, Sanferminekin harremana izan zitzaketela otutzen ahal diren pertsonaia guztiak zituena: hantxe ziren Donan Pher, "boligrafoaren enperadorea", "Las Pocholas", Paulina, La Mañuetako Txurreriakoa, edo Hemingway bera, bere buruaz beste egiten. Kamiseta historikoa, zuri, gorri eta beltz koloreetako umorea agertzen zuena.
Erakusten dugun bigarren kamiseta arrakastatsuena izanen zelakoan ginen, Miguel Induráinek urte hartan ustez irabazi behar zuen seigarren Tourrari buruzkoa baitzen. Sei zezenak eta sei Tourrak alderatzen ziren. Omenaldia egin nahi izan genion Miguel Induráini eta egin genion, baina Kukuxumusuk hainbat lehoi jan behar izan zituen.
Kukuxumusuk sanferminetako guiriak biziki maite ditu. Horregatik, 1996. urteaz geroztik Guiri Day izenekoa, hots, atzerritarra omentzeko eguna, antolatzen du. Honekin atzerritarrak bestaren funtsezko parte direla aldarrikatu nahi da eta aski errekonozitutako ez den eta bestak gaur diren bezalakoak bihurtzen lagundu duen talde baten benetako irudia eman ere.