Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • sanfermin.com

    Vicente Marcos 1991

  • Diario de Noticias

    Diario de Noticias 1994

1991

Urteko kamiseta izateko kartela, Iruñeko Udalarekiko gaizki ulertzea eta kalte-ordaina

1991n Mikel Urmenetak diseinu hau aurkeztu zuen (gero kamiseta bihurtua) kartel lehiaketara, baina ez zuen saririk jaso, Alacanteko Vicente Marcos izan zen lehiaketako irabazlea. Kukuxumusuk berriro eskatu zuen kartelaren serigrafia kamisetetan egiteko baimena eta Udalak berriro ezetz.

Marrazki Fabrika orduan Vicente Marcosekin harremanetan jarri zen eta bere estiloko marrazki bat agindu zion kamisetak egiteko. Udalak plagiotzat jo zuen Kukuxumusuk eginikoa, salaketa jarri zuen eta, haren ondorioz, kamisetak behin-behinekoz baztertzea eragin zuten kautelazko neurriak hartu ziren. Egoerak bi egun baizik ez zuen iraun.

Vicentek -Kukuxumusuk festetara gonbidaturik zegoela- epailetzari gertaerak jakinarazi zizkionean, kautelazko neurriak kendu zituzten. Udalekoek kalte-ordaina eman behar izan zioten Marrazki Fabrikari eta hurrengo urtean hasi ziren kartela hainbat euskarritan merkaturatzea onartzen.

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias