Baten batzuek, argitasun eta intuizio handiak erakutsiz, kamiseta historiko eta aitzindari haiek harro eraman zituzten urte hartako festetan. Garai hartan oraindik asmatu gabe zegoen Sanferminetako oroigarriaren originaltasuna eta oraindik ematen zuen Kukuxumusu hitza, euskara izan arren, "zerbait" japoniarra zela. Aurreikuspen faltagatik eta nolabait hasiberriak izateagatik, espero baina kamiseta gutxiago saldu zen, baina Marrazki Fabrikak, oraindik koskortzeko zegoen ideiak, kaskezurra hautsi gabe lortu zuen lehen urratsak egitea.
Kukuxumusuk Sanferminetako berezkoena biltzea erdietsi zuen. Ume -eta aldi berean amorante fidel bat bezala, Marrazki Fabrika arrastatua izan zen (bera aurka egin gabe), festa bezala, unibertsaltasun, eromen, inprobisazio eta, bereziki, bere interpretaziorik muturrekoan eta bat-batekoan ulerturiko dibertsio kontzeptuetan barna. Hamasei urte geroago elkartzeak osasun bikainaz gozatzen segitzen du. Kukuxumusuren eta Sanferminen arteko amodio emankorrak, ez desagertzeaz gain, are sutsuagoak egin dira, harreman berezi honek dituen mila eta bostehun istorioak bitartean batik bat.
Idilio bukaezin honen alderik ikusgarriena Sanferminetako urteko bilduma da, baina ez da bakarra. Bidean geratu dira Kukuxumusuko zuzendari sortzailea den Mikel Urmenetaren bi kartel irabazle Iruñeko Udalak festak ofizialki iragartzeko antolatzen duen lehiaketan: bata, 1990ekoa; eta bestea berriagoa, 2004koa, Marta Coronado markako diseinatzailerekin batera eginikoa. Atzean gelditu dira ere laurogeita hamarreko urteen hasieran enpresa eta Udalaren artean izaniko "tirabirak" -egitea zegoen edo egiterik ez zegoen kamiseta batzuk zirela eta, lehen zezen urdinen jaiotza, zapi berri eta arrakastatsuak, itsas, aire edo gauean barnako entzierro gezurrezkoak, baina, guztietan nagusi, marrazkiak geratu dira, festan parte hartzeko eginak, haren parte bihurtzeko, eramaten dituena eta begiratzen diena dibertitzeko.
Urte bakoitzak, 1989tik aurrerako Sanfermin festa bakoitzak, izan du bere Kukuxumusu kamiseta berezia, festen edizio bakoitzaren nahitaezko ikono bihurtzeraino. "Eguna-Gaua", "Castiella", "Surfermin", "Fauna", "Beeencierro"... dira honezkero janzkera zurigorrirako ekarpen kukuxumusularien zerrendaren parte. Sanferminei zor zaie, halaber, urtero Mikel Urmenetaren buru nahasiak eta haren marrazkilari taldeak sorrarazten dituzten hiru bildumetako bat -uda eta negua dira beste biak .
Teknologia berriak ere ez dira arrotzak izan harreman honetan. Sanfermin.com orria Kukuxumusuk sortu zuen 1997an. Urtean bi milioi bisitari baino gehiago jasotzen ditu, eta ezinbesteko edukiak biltzen ditu uztailaren hasierako Iruñean arakatzen jakiteko. Eta Sanfermin.com/tv, Sanferminei buruzko Interneten bidezko lehen telebista kanalak, 2007ko uztailetik aurrera informazioa 24 orduz eskainiko du, entzierroaren irudi onenekin, gaurkotasunarekin eta festei buruz jakin beharreko guztiarekin.
Horregatik guztiagatik, eta urtean saltzen diren kamiseta unitateak mundu osoan milioi bat baino gehiago izan eta Sanferminetako gaien ingurukoak gutxiengoa izan arren, Kukuxumusu denda bakoitzak bere festa txokoa dauka, Iruñeko Estafeta karrikako saltokian erloju batek kontatzen ditu parrandarako falta diren hilabeteak, egunak eta orduak, egutegiak uztailetik uztailera doaz eta urte bukaerari uztailaren 6an kentzen zaio kortxoa. Horregatik ez da Kukuxumusun Eguberrietan zoriontzen, Sanferminetan baizik.