Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © sfcom /Cristina Abadía

    © sfcom / Cristina Abadía

  • Camiseta

    Camiseta "Ya falta menos"

Gutxiago falta da

Erloju batek Estafeta karrikan, pantaila-babesle batek eta produktuen bilduma batek gogora ekartzen dute Sanferminetarako falta dena

Kukuxumusun sanferminak iristeko irrikitan daude. Horregatik kontatzen dituzte txupinazorako falta diren egun, ordu eta minutuak. Estafeta karrikan duten dendako atarian paraturiko erloju batek falta den denbora gogorarazten du. Turistek biziki maite dute bertan argazkiak ateratzea.

Orobat, www.yafaltamenos.com web orrian segundoz segundo egiaztatu daiteke. Pantaila-babesle honetaz eta Estafetako erlojuaz gainera, Kukuxumusuk GUTXIAGO FALTA DA kontzeptua kamiseta sanferminiakoetara eta beste hainbat produktutara eraman du. Haiekin ez da inolako zalantzarik izanen besta lehertzeko zenbat denbora falta den jakiteko. Urtez urte beste berrikuntzarik gehituko zaizkio urteko gainerako egunak sanferminizatu nahi dituen ekimen honi.

Bestaren koloreak dituzten kamiseta gorriak, zuriak eta beltzak daude. Gainera, zurekin karrikan topo egiten duen orori gutxiago falta dela gogoraraziko dioten beste artikuluak ere. Sanferminak gorroto badituzu, hanka egin honetatik guztitik. Bestela erresumina izanen duzu.