Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

"Giriaren" eguna

Kukuxumusuk atzerritarren omenez eginiko festa

Giriak, atzerritarrak, festako partaide inportanteak direla ezin du inork uka. Sanferminak, egun ezagutzen ditugun moduan behintzat, ez lirateke berdin izanen haiek egonen ez balira.

Bere jazteko maneran konfundiezinak dira gehienetan, urrutitik ikusita laster aski antzematen zaie kanpotarrak direla. Batzuk hemengo jendearekin kamuflatu nahiean, txuri eta gorriz jazten dira, baina gehienetan ez die deustarako balio. Detaile txiki batzuk, txapela gorriak edota espartin txuri gorriek kanpotarrak direla erakusten baitute (Iruñeko inork gutxik jantziko lituzke horrelako arroparik). Euren doinu bereziak ere salatzen digu euren jatorria.

Dena den, mundu gerri osotik etorritako guiri hauek inongo konplexurik gabe festan murgiltzeko abilidade handia dute eta, gainera, ederki ongi pasatzen dute lehertu arte edaten edota Nabarreria karrikako iturritik euren burua botatzen. Horietako asko, gainera, urte bat bai eta hurrengoan ere etortzen dira legerik gabeko festa hauetan parte hartzera. Haien omenez edo, "giri-day" edo girien eguna antolatzen du Kukuxumusuk.

2004 - Carmen Alicea. AUS / Australia.
2005 - Lore Monnig. USA / Estados de Unidos de America.
2006 - Lars Ingvaron. SWE / Suecia.
2007 - Manfred Walloschke. GER / Alemania.
2008 - Massaoud Sbai. MAR / Marruecos.
2009 - Frank Taylor. UK / Reino Unido.
2010 - Chiyoshi Sugawara. JAP / Japón.
2011 - John Patrick Hemingway. EEUU
2012 - Catherine Donell- EE.UU / Estados Unidos de América.

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias