Orain dela zenbait urte, esate baterako, Konpartsako erraldoientzat ikaragarrizko kamisetak diseinatu zituen. Haiek jantzita paseatu ziren Estafetan zehar, oso eder zeuden.
Beste urte batean "El kalimotxo de mamá" izenburuko bideoklipa grabatu zen, Pablo Carbonellek interpretaturik eta Juanma Bajo Ulloa zinemagileak zuzendurik. Jendea dantzatu eta izerditu egin zen kantaz San Fermin festetako egun guztietan.
Kalimotxoak joko handia ematen duenez, beste behin edariaren aldagai bat sortu genuen José Andrés sukaldariari esker, Kulumutxua hain zuzen. Peta zeta hondamena izan zen.
Eta beste gauza asko, hala nola zezen mozorroa La Pamplonesa musika banda osoari jarri, moto-gurdi bat hirian barna bueltaka ibilarazi edo kalera mozkor guztiak erotzeko bi metroko pelutxezko Mister Testis bat atera.