Mister Testis entzierroetako protagonista nagusia da Kukuxumusuren marrazkietan. Urdina eta tripaundia da, adar horiak ditu eta beti larru gorritan ibiltzen da. Aspaldian ahantzia du, Mikel Urmenetak gonbidaturik, entzierro batean lasterka egitera etorri zela. Mr. Testis sanferminez eta Kukuxumusuk urte osoan zehar prestatzen dituen saltsez gozatzeko gelditu zen. Maratoian lasterka, patinatzen, nabigatzen, surfeatzen, Marokon 2008ko urteko guiriarekin bidaiatzen... ikusi dugu. Hori bai, geldirik, sekulan ez.
Urtez urte Mr. Testis gero eta mugida gehiagotan ibiltzen da. Marrazkietako bi dimentsioak abandonatu zituenetik pelutxe erraldoi bihurtzeko, edozein karrikatan eta edozein ordutan ikus dezakegu sanferminetan. Besta bat non, han ere ager daiteke Mr. Testis.
Gainera, Mr. Testis-ek begiluze konpultsiboa izaten segitzen du eta besta ikusteko tokirik onenak erdiesten ditu. Laurogei balkoitatik baino gehiagotik, bestetan zehar, Mr. Testis balkoietara ateratzen da salbuespeneko lekuko edo begiluze izateko.
Suscríbete al boletín de noticias