Mikel Urmeneta. Atzeguardiatik.
Mikel Urmeneta. Lehen lerrotik.
Mikel Urmeneta. Sanfermin.tv
Mikel Urmeneta Kukuxumusuren unibertsoaren sortzailea da baina merezimendurik handiena du aldi berean lan egitea eta parrandan arrautzaztatzea lortzea, bi gauzak uztartzeko arazo handirik izan gabe, lehen begi-kolpean dirudienez.
Uztailaren 6an bazkari bat antolatzen du eta bertara ezagutzen ez dituen lagunak ere joaten dira; egun horretan ez bada hil, eskatzen dizkioten ekitaldi guztietara joaten da, gonbidatzen du eta gonbiteak jasotzen ditu, Mister Testis-ekin paseotan ibiltzen da, guiriekin bazkaltzen du, zezenketara joaten da, entzierroan argazkiak ateratzen ditu, dibertitzen da, Elpais.com-erako blog bat eta Sanfermin.com-erako "Desde el Frente/Desde la Retaguardia" atal mitikoa idazten ditu. Gaizoa ni gorrotatzen du, txupinazoa biziki maite du eta janez, edanez eta jendea ezagutuz disfrutatzen du.
Bestetako bederatzi egunetan zehar Urmeneta karrikan, noiznahi, ikus dezakegu baina baita telebistan ere, hainbat programatan, Andreu Buenafuente bere lagunarenean, kasu, kolaboratzen baitu. Behin batean dokumental bat grabatu zuen eta noizean behin berriro ere eginen duela mehatxatzen du; Sanfermin.com buruz ikasteko gai da eta oraindik ere denbora izaten du egun berean goizeko aperitiboan, magren hamabitakoan edo hiriko edozein zulotako afari galduan egoteko. Sanferminetan Urmeneta ez da gelditzen
Suscríbete al boletín de noticias