Kukuxumusuk, 2007ko uztailean, Sanfermin.tv Internet bidezko sanferminetako bestei buruzko lehen telebista kanala haizean paratu zuen, Marrazki Fabrikak bestei buruzko informazioa eta entretenimendua doan eta arin emateko sorturiko ekimen aitzindaria.
Sanfermin.tv-k, sanferminak gune dituen zerbitzua izan nahi du baina edozein internautari, bestak ezagutu edo ez, interesa duten edukiak eskaini nahi dizkio. Ordu guztietan, mundu guztiarentzat eta hiru hizkuntzatan (gaztelania, euskara eta ingelesa) emititzen du.
Sanferminetako telebistak edozein ordutan ikusten ahal diren bideoak eskaintzen ditu: entzierro guztiak, bestan ez galtzeko gida bat, txupinazoa, albistegiak, karrikan grabaturiko piezak, fikzioa, azken albisteak, e.a.
Sanfermin.tv-ren bideoetako asko Sanfermin.com-en ere ikus daitezke.
Suscríbete al boletín de noticias