Kukuxumusu Iruñeko enpresa bat da, zein jende guztiak San Fermin festak zer diren ezagut dezan web orri hau editatzen, besteak beste, jarduten baita. Sanferminekiko harremana aspaldikoa du. 1989tik hona Kukuxumusuk festetan bere burua eta gainerakoak dibertitzeko ideiak eta marrazkiak sortzera bideratzen du bere parte bat. Urtero kamiseta bilduma bat kaleratzen du eta hori baliatuz hiria zuriz, gorriz eta zezen urdin biluziz janzten du; eta urtero Guiri Day ekitaldia egiten du, zeinetan festekiko grinan gehien nabarmendu den atzerritarra aukeratzen baitu.
Kukuxumusu toki anitzetatik hurbiltzen da sanferminetara. Teknologia berrien bitartez, esaterako: Marrazki Fabrikak hurrengo sanferminetarako geratzen dena aurrerantz joan ordez atzerantz joaten den eta egonarriei "gutxiago falta da" gogorarazten dien erloju batez kontatzen du. Beste alde batetik, pantaila babesleak sortu ditu eta hegan edo igeri egiten duten zezenak jarri dizkie, baita mahai gainaren atzealdeak, musika sanferminiakoa besterik emititzen ez duen irratia eta entzierroan lasterka egitearen arriskua balioztatzen duen aplikazio informatiko bat ere.
Azkenetako bat Sanfermin.tv izan da, Internet bidezko telebista kanala, zeinetan txupinazoa, entzierroak, parranda puru-purua, Mister Testisek zezen-plazan izaten dituen ateraldiak edo uztailaren 6tik 14ra bitartean gertatzen den beste edozer ikus baitaitezke.
Kukuxumusuk sanferminetan egiten eta desegiten duenaren parte handia Mikel Urmenetaren buru bihurriari zor zaio: izaki horrek festa litroz litro edateko denbora izaten du bere burua eta gainerakoak dibertitzen jarraitzeko bestelako ekintzez hausnartzen jarraitzen duen bitartean.