Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Hemingway con su mujer en la Plaza del Castillo retrados por Julio Ubiña en 1959.

  • Dibujo de Hemingway de Kukuxumusu.

    Dibujo de Hemingway de Kukuxumusu.

  • Portada de Life que protagoniza Ernest Hemingway.

    Portada de Life que protagoniza Ernest Hemingway.

1959

1959an La Perlako 217. gela erabili zuen berriro Hemingwayk. Haren azken sanferminak izan ziren.

Festara hiru urte etorri gabe igarota, Nobel saridun zenetik lehenbizikoz egin zuen orduan. Esperientzia Hemingway Iruñera lehen aldiz iritsi zen 1923ko uztail hartakoaz oso bestelakoa izan zen. Bi esperientziak izan ziren atsegin-emaileak baina oso ezberdinak elkarren artetik, berak adierazi zuenez.
Fernando Hualdek urte horretan Hemingway festako erregea izan zela dio bere "Hemingway, cien años y una huella" obran, ezen jende guztiak nahi zuen harekin egon, guztiek nahi zituzten haren autografoak eta guztiek nahi zituzten haren argazkiak.

Iruñera lagun segizio batek lagundurik etorri zen, hala nola Antonio Ordóñez zezen-hiltzailea, Vernon Lord doktorea, Aarón Hotchner idazle eta telebistako gidoigilea, Valerie Danby-Smith kazetari gaztea eta Julio Oubiña argazkilaria, zeinek egun horietan Hemingwayri Esako urtegiaren ertzetan argazki erreportaje handia egin baitzion, Life aldizkari prestigiotsuan eskaini zioten artikulu luze bat ilustratzeko.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias