Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Terry Ray. Pamplona, Spain...A reading from Hemingway's works on these subjects, including "The Sun Also Rises"...then some John Dos Passos comments on Ernest in Spain.

  • Knut Motzfeldt no es Hemingway, es Canuto txori buri. Victoriano Izquierdo 2009.

    Knut Motzfeldt no es Hemingway, es Canuto txori buri. Victoriano Izquierdo 2009.

E.H., Sanfermin eta zinema

Filmik nabarmenena Ernest Hemingway idazlearen The Sun also rises liburuan oinarritutakoa da, Henry King zuzendariak 1956an egina

Horra zineak gure festetan egin zituen lehen urratsak, eta hortik aitzinera, ez baita Saferminik gabeko zinerik izan. Filmik nabarmenena Ernest Hemingway idazlearen The Sun also rises liburuan oinarritutakoa da, Henry King zuzendariak 1956an egina. Filma hiru tokitan filmatu zen: Hollywoodeko grabazio estudioetan, Iruñean eta Morelian, Mexikon. Iruñera kamera talde bat besterik ez zen etorri. 1955eko Sanferminetan izan zen hura, eta ahal izan zuten guztia grabatu zuten. Denak errekurtsoko planoak izan ziren, eta aktorerik ere ez zen etorri.

Morelian karrikak eta zezen plaza egokitu zituzten, eta izarrak hara joan ziren, hots, Tyrone Power, Ava Gardner eta Errol Flynn. Pelikulan agertzen den zezen plaza Mexikokoa da eta, gainerako tokiak, ekoiztetxeko estudioak. Iparramerikako ikusleak ez ziren aldaketaz ohartu, Hemingway bai eta haserretu egin zen. Iruñean, zentsura zela-eta, filma ez zen ikusterik izan 1978ra arte.

Hain zuzen ere, amerikar zine klasikoaren ekoizle Tedy Villalbak, duela gutxi ohorezko Goya saria jasotakoak, hainbat aldiz esan du grabazioan izan zuten zortea: «une horretan gola sartu negion ministerioari. Sinestarazi genien Sanferminei buruzko zerbait egiten ari ginela eta, egia esan, plano haiek Fiesta filmean sartzeko ziren, debekatu baitzuten Espainian filmatzea». Iruñeko "Las Pocholas" jatetxean ateratako argazkia une horretako lekukoa da: Villalbarekin batera filmaketa taldea zegoen, bai eta Orson Welles, Antonio Ordóñez, Ernest Hemingway eta Luis Miguel Dominguín ere.

Hain zuzen ere, Orson Wellesen film batean aipamena egiten zaie entzierroei, "Don Quijote" izenekoan, zinegilea festarik tradizionalenetan barna zebilen bitartean. Horri loturik, Villalbak berak duela gutxi esan zuen Wellesi pelikularako negatiboa utzi behar izan ziotela, oso aurrekontu gutxirekin filmatzearen ondorioz, materiala bukatzen zitzaiolako.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias