Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

PHOTO: Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.

Entzierroa "Fiesta" eleberrian

Idazle iparramerikarraren lehen nobela handiaren zati batek sanferminetako alegiazko entzierro batean gertaturikoa kontatzen du

Jakina eta onartua da Ernest Hemingway (Oak Park, Illinois, 1899 - Ketchum, Idaho, 1961) dela sanferminak eta beretako entzierroa nazioartean eta batik bat Estatu Batuetan hain entzute maila altuetara iritsi izanaren erantzule nagusia. Izan ere, idazle iparramerikarrak festak ezagutu, bisitatu eta bere idazkietako batzuen bidez hedatu zituen arte, sanferminak ia etxekoen arteko festa ekitaldia zen, planetako beste toki batzuetatik iritsiriko jendeen bisita bakanak izaten zituztelarik, noizbait nolabait entzuna zuten ikuskizun bat, entzierroa, aurkitu nahi zuten abenturazale xelebreenak oro har. Hemingway arduratu zen berri ona publiko handiari igortzeaz. Bere lehen ekarpena, 1926an, "The sun also rises" (gaztelerazko itzulpenean harrigarriki "Fiesta" bihurturik) obrarekin iritsiko zen.

"The sun also rises" horretan (1926), Hemingwayk Iruñera egindako lehen bisitetan, 1923 eta 1927 bitartean, txunditu bide zituzten zehaztasun batzuen inguruan idazten du orrialde batzuetan. Bere pertsonaien bitartez, Illinoisko idazleak zertzeladez azaltzen du entzierroan, antza, ikusi eta ezagutu zuena, lasterkari batek jasan zuen hiltzerainoko adarkada esaterako. Istorioaren protagonista eta narratzaileak, Jake-k, ematen dio Iruñeko zerbitzari bati entzierroan parte hartu eta bizkarrean adarkada jaso duen gizon baten heriotzaren berri eta horrek zerbitzariaren hunkipen erreakzioa eragiten du:

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias