Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

EL Toronto Star Publicó que dos jóvenes escritores americanos habían sido cogidos por el toro en Pamplona.

  • Hemingway en la plaza dando un pase a una vaquilla. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.

    Hemingway en la plaza dando un pase a una vaquilla. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.

  • Hemingway en la primitiva Feria de Ganado. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.

    Hemingway en la primitiva Feria de Ganado. Photograph in the Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston.

1923tik 1929ra

1923an Iruñea bisitatu zuen jada Toronto Star-ko erredaktorea zela eta etxea Parisen zuela, non Picasso eta J. Joyce, besteak beste, ezagutu baitzituen

En su primera visita a Pamplona de 1923, Ernest Hemingway busca material para terminar una serie de doce reportajes breves. La imagen que recibe de Sanfermin, especialmente de la corrida del 13 de julio, es muy buena y lo refleja en su reportaje del Toronto Star de 23 de octubre y en su propia obra literaria.

Iruñera egin zuen lehen bisitan, 1923koan, Ernest Hemingway hamabi erreportaje laburreko sail bat bukatzeko material bila ibili zen. Sanferminen oso irudi ona jaso zuen, uztailaren 13ko zezenketarena bereziki, eta urriaren 23ko Toronto Starreko erreportajean eta bere literatur obran islatu zuen.

1924an errepikatu zuen, baina emaztearekin eta lagun talde batekin, Donald Ogden, Robert McAimon eta John Dos Passos esaterako. Orduan ezagutu zuen Juanito Quintana, entzierroan korrika lehen aldiz egitean ekitaldiko lehen heriotzaren lekukoa izan zenean: Esteban Domeño hil zen. Munduko lehen orrietan agertu zen entzierroan bai bera bai Donald Ogden harrapatuak izan ziren gezurrak eraginik.

1925ean eleberri bat idazteko materiala biltzeko asmotan etorri zen, bere lagun Gertrude Stein-ek animatuta. Anekdoten artean, munduari buelta eman zion bere lagun Donald Ogdenekin egunkariek zezenak harrapatu zituela kaleratu zutelako. E.H. Juan Belmonte-ren itzuleraren lekukoa izan zen eta Cayetano Ordóñezen toreatze estiloari atxiki zitzaion. "Fiesta" idazten hasi zen.

1926an Ernest Hemingwayk Casa Marceliano ezagutu zuen eta ajoarrieroaz maitemindu zen. Urrian Scribner´s argitaletxeak "The sun also rises" (Fiesta) obra plazaratu zuen, zeinek Iruñeari eta San Fermin festei erabateko aldaketa eragin baitzien. Cayetano Ordóñez El Niño de la Palmaren porrotaren lekukoa izan zen eta gertaera bere "Muerte en la tarde" obran jaso zuen.

1927an Hemingway guztiz integraturik bizi izan zituen sanferminak. Emazterik gabe baina Pauline Pfeiffer kazetariarekin etorri zen, zeinek aurreko aldietan lagundu baitzituen. Festaren jakile ona izanik, Casa Marceliano, Iruña kafetegiko terraza eta La Perlako saloiak ohiko tokiak zituen. "Muerte en la tarde"n, bera lekuko izan zuen zezenketa bat, uztailaren 14koa, protagonista Cagancho ijitoa izan zuelarik, islatu zuen.

1929an, Ernest autoz etorri zen Paristik emazte Paulinerekin. Fernando Hualdek bere "Cien años y una huella" bere obran Quintana hoteleko aspaldiko enplegatu Eustaquio Ardanazen istorio bat kontatzen du. Kontaera horren arabera, Hemingwayren emazte Pauline lo zegoela hura bi neskarekin agertu zen edanda samar. Handik gutxira bi emakumeak joan ziren idazlearengandik ihesi hark galtzontzilotan oihuka jarraitzen ziela. Juanito Quintanak liskar serio bat izan zuen Ernestekin eta hoteletik botatzeko mehatxua ere egin zion.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias