Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

1953

22 urteren buruan, festak berdinak ziren baina "Fiesta"ren lorratzari jarraitzen zioten atzerritarrak anitz ziren.

1953an Ernest Hemingway hogeita bi urte igarota itzuli zen Iruñera. Gerrako esperientziak eta bere sinesmen politikoek mesfidarazi zuten Espainiara itzultzean baina dena primeran joan zitzaion. Hemingway une oro Juanito Quintanaz lagundurik egon zen, horrek ordurako hotela gobernatzen ez zuela.
Idazlea bere emazte Mary-rekin Lekunberrira iritsi zen Quintanaren aholkuari jarraituz. Festatik horren urrun egotea ez zitzaion nonbait gustatu eta, egoera ekonomiko onean zeudenez, biak uztailaren 7tik aurrera La Perla hoteleko 217. gelan ostataturik egon ziren. Han, toreroek zezenketa aurretik janztean egiten dituzten erritualen lekuko izana zen.

Urte horretan, Hemingwayk sanferminetan izaniko jardunbidean zeresan handia eman duen gertakari bat izan zen. Uztailaren 7an, José María Iribarrenek bere "Hemingway y los sanfermines" obran kontatzen duenez, prozesioa bukatuta, idazlea santuaren kaperaraino sartu zen eta debozioz egin zion otoitz. San Ferminen jarraitzailea ote zen zalantzak parranda hain gustuko izateak eta bere ideia politikoek eraginikoak zirela eta, Octavio Apariciok iruindarrik interesgarriena nor zen galdetu zion elkarrizketa batean... eta E.H.-k San Fermin esan zuen.

Urte horretan Ernestek Antonio Ordoñez, Cayetanoren semea, ikusi zuen toreatzen eta haren jardunak harriturik geratu zen. Gau hartan, horrek arrakasta handia izan eta gero, elkarrekin afaldu zuten Las Pocholas jatetxean.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias