Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Ernest Hemingway Photograph Collection, John F. Kennedy Presidential Library and Museum, Boston

  • Ernest Hemingway Photograph Collection

    Ernest Hemingway Photograph Collection

  • Ernest Hemingway Photograph Collection

    Ernest Hemingway Photograph Collection

Lasterka egin zuen Hemingwayk entzierroan?

Fernano Hualdek baietz dio bere "Hemingway. Cien años y una huella" liburuan

Hemingwayk entzierroan 1924ko uztailaren 7an egin zuen estreinaldia Donald Ogden Stewart ondoan zuela eta, egile beraren hitzetan, zezenen aurre-aurrean egon gabe. José María Iribarrenen "Historia de los Sanfermines" obraren eta Hemingway ezagutu zuten pertsona batzuen testigantzen bidez jakin dugu hark entzierroan ez zuela arriskatzen. Baina karrikako ahoz ahokoan bada hark entzierroan inoiz lasterka egin ez zuelako eta, gainera, beldur handi samarra zuelako sinesmena. Orrialdea irudiztatzen duen eta Bostongo Jhon. F. Kennedy liburutegian datzan argazkian ikus dezakegun bezala, bigantxetan behintzat beldur handirik ez zuela ematen du.

Argazki hau 1927ko uztailekoa da baina hiru urte lehenago, 1924ko uztailaren 8an, gertatu zen eta munduari buelta eman zion une bat irudikatzeko balio lezake. Bigantxetako batek Donald Ogden airean ibili zuen, Ernest Hemingwayk hura laguntzeko animaliari heldu zion eta orduan animaliak bera ere ibili zuen airean. Fernando Hualdek dioenez, plazako parte medikoan ez dago egun hartan erregistraturiko lesiorik, ezta bertako prentsan ere. Hala ere, Toronton Donald Ogdeni zezenak bi saihets hautsi zizkiola eta Hemingwayri, ganberro izateagatik, isuna jarri ziotela argitaratu zuten.
Gainera, E. Hemingwayk igorri zuen United Press-era bera eta Ogden zezen batek adarkatu zituela eta berri agentzia horrek nazioartean hedatu zuen berria. Oihartzuna nabarmena izan zen eta egia eskasa.

Urte berean, uztailaren 13an, Hemingway entzierroko lehen heriotzaren lekuko izan zen, Zangozako Esteban Domeño zendu zen. Gertakari horrek markatu zuen eta Fiesta nobelara eraman zuen festa eta tragedia arteko dualtasuna planteatu zion.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias