1956an noizbehinka bisitatu zuen Iruñea eta urte hartako San Fermin festei buruzko aipamenik ez dago. Beharbada mugitzea ez zitzaion ordura arte bezain erraza suertatzen, ezen ordurako Pulitzer bat irabazita zuen eta Fiestaren nabaritasuna handia zen. Dena den, Madrilen gertatu zen anekdota batek konplikatu zizkion planak. Kontua da Madrilera iritsi eta Ritz hotelean erregistratu zenean, enplegatu batzuek hogeita hamar urte aurretik, lehen bisitaldietako batean, haren izenean kontsignaturiko kutxa bat zegoela gogoratu zutela. Hemingwayk aurreko garaietako eskuzko idazki pila bat aurkitu zuen, Paris bereziki aipatuta. Datu guztiak prozesatzen 15 egun eman zuela eta horrek Iruñera etortzeko planak azpikoz goratu zizkiola diote. Ohar haietatik sortu zen "Paris era una fiesta".
Hemingway irailean izan zen Iruñean Juanito Quintanaren bila etorri zenean, nahiz eta bere azken helmuga Logroño zen. Jakina da irailaren 21ean Logroñoko San Mateo feriako zezenketa batean izan zela. Haren lagun Ordoñez, Litri eta César Girón-ek toreatu behar zuten eta Mary Welsh, bere laugarren emaztea, aipaturiko Juanito Quintana eta RAFeko pilotu Rupert Belleville jauna zeinek torero eginen zela hitz emanda zuen joan ziren harekin. Jakina da otordu bat Las Pocholasen egin zuela. Ver más fotos.