Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • © Jon Dimis

    © Jon Dimis

  • © Mikel Lasa

    © Mikel Lasa

Mulillak

Mulillen eta zaldunen desfilea ez da akto-akto hoietako bat: programan behintzat ez da ageri. Egunero, zezenketan parte hartuko duten mandoek eta zaldunek Iruñeko kaleak pasatzen dituzte. Udalaren plazan juntatu, arratsaldeko bostetan, eta handik, Pamplonesaren musika lagun dutela, Gazteluko plazan barrena eta geldiune asko eginaz, zezen plazaraino joaten dira.

Zaldunak (kasu, hauek ez dira pikadoreak, zezenketa zabaltzen dutenak baizik) ikusgarri jantzirik ageri dira: beltzez, kapa eta kapelu penatxoduna dutela, hau da, XVII. mendeko alguacilillo jantziarekin. Haiek aurrendari joaten dira. Ondotik, hiruna mandoko bi taldeak heldu dira, kolorezko txintxilikario, banderatxo eta kaskabelekin, hamalau mandazain gidari dituztela. Mando horiek kargua dute zezen bakoitza plazatik erretiratzeko behin hil delarik.

Segizio honen inguruan jende andana bat pilatzen da, ibilbidea segitzeko, geldiuneetan zintzurra freskatuz, bidenabar. Nahitaezko geldiuneak dira Plazakastillon Café Iruña eta bai Monasterio taberna ere (Espoz y Mina 11).

Ikuskizun atsegina da zezenketa baino lehen ernatzen hasteko.