Plazan sartu aitzin
Zure jarlekuan jarri nahi baduzu, ordua baino hogei bat minutu lehenago etorri behar duzu: beste norbaitek hartu badizu lekua, kostako zaizu handik bidaltzea. Gainera batzutan ikaragarrizko jendetza egoten da eta azken orduan ailegatzen bazara, fisikoki ezinezkoa izango zaizu zure tokira iristea eta zezenketa guztia zutik eta oreka gaiztoan pasa beharko duzu.
Eguterako zezenketa oso zikina eta beroa da. Eroso egoteko ongi ekipatuta joan beharra dago; kapela bat eraman (eguraldi ona egiten badu, uztaileko eguzkiak buru-barrena prejituko dizu). Eguzkitako antiojuk ere ez daude sobrante. Inguruan dabilkizun kaka kantidade handia dela medio, komeni da kakatik babesteko zerbait eramatea, konparazio batera peñen blusoiak edo antzekoren bat, etxeko edo laneko bata bat, toalla bat, bañuko gorroa, mandarrak, enfin, imajinazioak zer agindu, horixe. Ikusle asko ia-ia eskafandrakin joaten dira zezenetara, partez kakaren kontra, partez irriaren alde.
Janzkeraz
Tendidoa andanada baino garbixeagoa izaten da. Baina dena dela, askotan kakak gainez egiten du andanadatik tendidoetara, beraz ez da alde handirik izaten.
Horrexegatik, komeni da almohadilla bat alokatzea, higienearen alde: ipurdia isolatuko dizu plazan honaka ta haraka dabiltzan denetariko zaborreri solido eta likidoetatik. Oso merke alokatzen dituzte plazako pasilloetan diren kaseta batzuetan. Beti ere, ez eraman zezenetara arropa berririk edo onik, eta oro har hondatuta pena hartuko duzun gauzik. Jendeari ardoak bizitu egiten dio zerebroa eta zoragarri saiatzen zaie irudimena: askotan benetako batallak izaten dira irinez, kakaoz, kolakaoz, sangriaz, arraultzez edo auskalo zerez.
Foto kamararik ere ez eraman zezenetara, kanpotar batzuk egiten duten bezala: peligro handia dute sangrian, kalimotxoan edo auskalo zertan bañatuta ateratzeko... Kamara onik behintzat ez eraman, eta oro har objeto hauskorrik ere ez. Zerorrek ikusi.
Zezenetara jatera ere joaten da jendea (batzuk batez ere jatera) eta edatera, eta ez bakarrik eguteran. Edan, lehenbiziko ixtantetik hasten da jendea edaten, klase guztietako edariak bero zanpagarriari gerra egiteko. Sangria da zezen-edaririk klasikoena, nahiz gainerako urte guztian inork edaten ez duen. Beharbada horregatik uste dute hainbeste kanpotarrek kaka hori dela gure edari nazionala. Hirugarren zezena hil delarik, berendu ordua da (orain eguterako jende asko pasillora ateratzen da berendatzera eta paso egiten du gainerako zezenez. Horrek leku asko libre uzten ditu).
Merienda
Merienda-kontuan, denetarik ikusten da: hasi ogitarteko triste batetik, harik eta zinetako bankete bateraino: bi plater, pastelak, izozkia, eta kafe irlandesa, dena makina bat ontzi diferente eta boluminosotan ekarria "bertzek kusteko" (oso gauza inportantea hori Sanferminetan). Gauza batzuk ezin sinistekoak dira.
Eraman zezenetara zerbait jateko eta edateko. Adibidez aldamenekoak gomitatzeko moduko zerbait, gozoa. Berenduan, izan ere, asko konpartitzen da (Nafarroako gastronomia popularraren mostra zabala). Eta deskuidoan deus ekarri ez baduzu ere, ez izan beldurrik baraurik ateratzeko, are gutxiago kanpotarra bazara eta hori ezagun baduzu. Mundu guztiak daki kanpotarra beti erdi galduta egoten dela eta ez duela zertan jakin jatekoa berekin ekarri behar duela.
Zezenak joan, zezenak etorri, jendea gero eta punttuanago jartzen da, eta mundu guztia hasten da eskuzabaltzen: janari partiketa orokorra dago, norabide guztietan, airez-aire ere bai askotan. Sobranteekin Volley-ball partidu politak montatzen dira azkenerako. Zezenketa bukatu eta batallaren hondakinak mutante andana batentzako jaki bihurtzen dira: hondakin bila heldu diren punkiak.
Neskentzako ohar bat: ez joan eguterara sobera panpox, edo sobera tentagarri edo garden: edatearekin batera, tamalez, askori instintoak disparatzen zaizkio eta batzutan tiroalbollo-zaleak ernetzen dira jendartetik. Toki guztietan egoten dira astakirtenak. Dena dela, holakoak, guk uste, gero eta gutxiago izaten dira.