Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Victoriano Izquierdo

    © Victoriano Izquierdo

  • © Jim Hollander

    © Jim Hollander

Zezenketa

Iruñeko zezenketa bat, zeharo diferentea da beste plazetan izaten denetik, zezenketa bat baino gehiago delako.

Iruñea ezberdina da



Hasteko eta behin Misericordia Etxeak (Meca izenaz ezaguna dena) antolatzen du Zezen Feria eta bildutako sosak adineko jendea zaintzeko erabiltzen ditu. Horrela izanda ez du horrenbertze axola sarrera ordaintzeak. Gero Sanferminetako giroa dago (izan ere Sanferminetatik kanpo ez baita zezenketarik antolatzen, nahiz eta batzuk, batik bat Club Taurino taldeko jendeak, gustora ikusiko lituzkeen).

Neurri handi batean (eguteran) zezenketa kale giroaren jarraipena da: beste antzestoki bat Sanferminetako akto oinarrizkoekin kunplitzeko: ezin kabitu ahala jan-edan, ezin konta ahala xelebrekeri egin eta ahalbait hobekiena pasa. Zezenketa, arratsaldeko 6,30etan, Sanfermin egunaren hasiera izaten da askorentzat.

Egutera eta ospela

Zezen plaza guztiak eta Iruñekoak bereziki bi mundu diferente izaten dituzte barrenen, elkarrekin ez oso adiskide egoten direnak: Ospeleko tendidoak eta eguterakoak.

Ospel aldea (1, 2, 3.ak, eta 4. eta 7.ak "solisonbrakoak"), izenak berak esaten du zer den: eguzkiak jotzen ez duen plaza zatia. Horko ikusleak jende trankila izaten dira eta horko sarrerak garestiagoak. Zezenak ikustera heldu bazara, edo hortara nagusiki, zoaz ospelera. Hortik ikuskizuna lasai gozatzeko modua izango duzu, tendido erdiekin burrukan ibili gabeko zeoze ikusten uzteko. Ospela da zezenzalearen tokia. Puntual etorri, gogoratu (6,30ak baino lehen): zezen batekin hasi badira, bukatu arte ez dago sartzerik. Almohadilla bat eskura zazu esertzeko. Plaza barrengo kaseta batzuetan egoten dira alokagai.

Eguteran, berriz, (5 eta 6. tendidoak, andanada 10.etik 12.era), peñak daude, eguzki galdaren azpian urtu beharrean. Hemen, denetatik egiten da zezenak ikusteaz gain (zezenak ikusi ezik, esaten dute batzuk): eguterako zezenketaren bakanal handia da. Halako zezenzale handia ez bazara ere, edo zezenen kontra objezio moralak badituzu ere, merezi du behin besterik ezpada, Iruñeko zezenketa bat ikustea, hain zuzen ere zezen-kontu ez diren gauzengatik, asko baitira. Beraz, tira, hasi sarrerak bilatzen, lan zail askoa, portzierto.

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias